Arrantzaleen Hermandadeko sukaldaritzaren oinarria arraina eta mariskoa dira, eta salbuespen gisa bi haragi ere eskaintzen dira (idi txuletoia eta azpizuna).

Sarreren artean Kantauriko hegaluzea oliotan era tradizionalean egina, etxeko antxoa gazituak, arrain zopa, txitxarro, olagarro, txangurroarekin egindako entsalada Donostiako erara, eta abar.

Arrainen artean almejak marinel erara eginak edo beteak, legatza era ezberdinetan egina, legatz kokotxak… Aipatzekoak dira erreboiloa, mihi-arraina eta zapoa, hain era goxoan prestatuak.

Postreetan (gehienak etxekoak) aipatzekoak dira zenbait tarta, flana, torrija, izozkiak eta profiteroleak,…

Ardoetan ere aukera ugari jatetxean: zuri, gorri nahiz beltzak. Horietako askok Jatorrizko Deitura dute, bai onduek eta bai erreserbek. Gainera kabak eta xanpainak ditugu.

Erreserbak: 943 642 738                                       Zuloaga, 12 - HONDARRIBIA (Gipuzkoa)